<%@LANGUAGE="VBSCRIPT" CODEPAGE="1252"%> Tolosandblues

MINGO & THE BLUES INTRUDERS

Fronton kafetegia
Ekainak 26 Ostirala
23:30
MINGO & THE BLUES INTRUDERS

Besteak beste Caledonia Blues Band, The Blues Machine eta The Blues Blasters taldeetan ibilbide luzea egin eta zazpi CD merkaturatu ondoren, 2002ko udaren hasieran laukote baten gidaritza hartu zuen Mingo Balaguerrek. Berak abestu eta aho soinua jotzen du. Proiektua garatzeko, urtetan lankide izandakoak ondoan izatea ezinbestekoa zuela erabaki zuen. Berarekiko sekretu musikalik izango ez zuten lankideak nahi zituen, agertokian elkarri begiratze hutsarekin zer egin behar zuten jakingo zutenak eta, batez ere, giro ona sortuko zutenak. Honakoak zituen lagun: Quique Bonal (gitarra), Fernando Torres (baxua) eta Juan de la Oliva (bateria). Bluesaren arloko estilo ugaritan jotzen dute. Hainbat eragin biltzen dituen errepertorioa osatu dute; esaterako, Kaliforniako West Coasta eta Chicagoko blues elektrikoa. Jump–blues eta Texasko estiloa ere jorratzen dituzte.

MINGO BALAGUER (aho soinua eta ahotsa) Eskarmentu handiko blues musikari hau Caledonia Blues Band talde ezaguneko kide izan da hamar urtez. Talde horrekin eskainitako kontzertuetan, besteak beste, Hubert Sumlin, Louisiana Red, Johnny Winter eta Magic Slim bezalako musikariekin aritu da jotzen. Beste musikari ospetsu batzuekin jotzeko aukera ere izan du; hala nola, Charlie Musselwhite, Carey Bell, Gary Primich, Kenny Neal, Bruce Ewan, Miguel Ríos, Bobby Radcliff, Charlie Sayles, Paul Lamb, Jerry Portnoy eta Otis Grand. Caledonia taldearekin, blues arloan garrantzia handia duten tokietan aritu zen jotzen; besteak beste Chicagon (1994ko uztailean), Hannoverren eta Hanburgon (1995eko azaroan). Ondoren, The Blues Blasters taldearekin, bi asteko bira egin zuen Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko itsasertzean (2002ko uztailean). Caledonia Blues Bandekin bost CD kaleratu ditu, 1996an Quique Bonal-ekin sortu zuen The Blues Machine taldearekin bat eta The Blues Blasters taldearekin beste bat. Little Walter eta Walter Horton musikarien eragin handia du, eta bere garaiko aho soinujotzaile gogokoenak Kim Wilson, Rod Piazza eta William Clarke ditu.

QUIQUE BONAL (gitarra) Gitarra-jotzaile polifazetiko hau blueseko instrumentista gisa nabarmendu da. Musika estilo horretan bakarlari gisa aritu da jotzen hainbat taldetan; besteak beste Caledonia Blues Band, The Blues Machine, The Blues Blasters eta ari den The Blues Intruders taldeetan, nazioartean ezagunak diren bluesaren maisu entzutetsuenen alboan. Ongi moldatzen da beste musika estilo batzuetan ere; jazzean, ragtimean eta bluegrassean, adibidez. Ingalaterran izandako esperientziak (1994-1996) musikako jakintzak sakontzeko eta gaur egungo blues britainiarrean murgiltzeko balio izan dio. Maiz jo du Erresuma Batuko klubetan, hango blues musikari famatuekin.

FERNANDO TORRES (baxua) Gaztetan zaletu zen bluesarekin. Solfeoa eta kontrabaxua ikasi zituen Sevillako goi mailako musika kontserbatorioan. Blues taldeetan duen esperientzia zabaletik datorkio soinu soila eta irmoa, eta giltzarria da talde honen soinu berezia lortzeko. Lehendik The Blues Machine eta The Blues Blasters taldeetan ibilia da. Beste hainbat estilotan ere ederki moldatzen da; jazzean eta funkean, adibidez. Johnny B. Gayden lau soken maisu handiaren eragina handia du.

JUAN DE LA OLIVA (bateria) Jazzarekiko eta bluesarekiko pasioak bultzatuta, AEBetara joan zen ikastera. Perkusioan lizentziatu zen, performance (interpretazioa) arloan. CUM LAUDE Bostongo Berklee College of Music Unibertsitatean. Berklee Musika Unibertsitatearen eskutik, Professional Music Scholarship Fund eta Buddy Rich Jazz Masters Incentive Award bekak eskuratu zituen. Besteak beste, honakoak izan ditu irakasle AEBetan: Alan Dawson, Bob Moses, Gary Chaffee, Joe Hunt eta Ed Urbibe. Kanadako SABIAN plater marka ezagunak nazioarteko endorser gisa hautatu duen lehenengo musikari espainiarra da. Babesle ditu bateria jotzeko makilen eta baterien VIC FIRTH eta PEARL markak ere. Musika komertzialaren arloan, hainbat bira egin ditu, Espainian zein nazioartean, artista ezagunekin: Jose Manuel Soto, Tate Montoya, Lole eta Manuel, Pata Negra... Batería total aldizkarian kolaboratzen du, musika tresnen, liburuen eta perkusiorako osagarrien inguruko artikuluak idazten.

 

IRUDIAK

tolosandblues 09 (22) tolosandblues 09 (23) tolosandblues 09 (24) tolosandblues 09 (26) tolosandblues 09 (27) tolosandblues 09 (28) tolosandblues 09 (29) tolosandblues 09 (30) tolosandblues 09 (32) tolosandblues 09 (36) tolosandblues 09 (37) tolosandblues 09 (38) tolosandblues 09 (42) tolosandblues 09 (44) tolosandblues 09 (46) tolosandblues 09 (47) tolosandblues 09 (48) tolosandblues 09 (49) tolosandblues 09 (50) tolosandblues 09 (51) tolosandblues 09 (52) tolosandblues 09 (53) tolosandblues 09 (54) tolosandblues 09 (55) tolosandblues 09 (56) tolosandblues 09 (57) tolosandblues 09 (58) tolosandblues 09 (59) tolosandblues 09 (60) tolosandblues 09 (63) tolosandblues 09 (64) tolosandblues 09 (65) tolosandblues 09 (67) tolosandblues 09 (70) tolosandblues 09 (71) tolosandblues 09 (72) tolosandblues 09 (73) tolosandblues 09 (74)
www.mingobalaguer.com