Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako Big Band-a IƱaki Salvador musikariak sortu zuen 1999an, eskola horretako Musika Modernoa Sailaren inguruan. Musikaren arloko hezkuntza arautuan aitzindaria izan zen taldea.
Taldekide guztiak Donostiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleak dira.
Oso errepertorio zabala lantzen dute, bluesetik datorren jazz klasikoa eta beste musika estilo batzuk ere bai: funkya, musika latinoa, rocka, etab. |